Joan den azaroaren 14an, Donostian, Euskal Herriko Igeriketa Artistikoko Txapelketa ospatu zen. Sinkro Urbarri Etxebarriko igerilariek beste behin ere beren talentua, ahalegina eta talde-lana erakutsi zituzten.
Gure klubak infantil mailako hainbat igerilari figura modalitatean aurkeztu zituen. Emaitza aipagarrienen artean, 2014an eta 2013an jaiotako igerilarien sailkapenetan lortutako zilarrezko dominak ditugu. Horrez gain, sailkapen orokorrean beste bi domina eskuratu genituen: zilarrezko bat eta brontzezko bat.
Junior mailako igerilariek, berriz, talde, bikote eta bakarkako modalitateetan hartu zuten parte, eta emaitza bikainak lortu zituzten. Taldeak brontzezko domina eskuratu zuen, bikoteetako batek ere brontzea lortu zuen, eta bakarkako modalitatean urrezko domina eskuratu genuen.
Ilusioz eta emaitza onez beteriko jardunaldia izan zen, gure igerilarien eta entrenatzaile-taldearen lanaren, konstantziaren eta dedikazioaren isla.
Zorionak kirolari guztiei eta entrenatzaileei egindako lan bikainagatik!
Aupa Sinkro Urbarri! Segi dezagun hazten eta sinkroaz gozatzen!
Sinkro Urbarri – Etxebarri consigue grandes resultados en el Campeonato de Euskal Herria.
El pasado 14 de noviembre, Donostia acogió el Campeonato de Euskal Herria de natación artística, una jornada en la que nuestras deportistas del club Sinkro Urbarri -Etxebarri volvieron a demostrar su talento, esfuerzo y trabajo en equipo.
El club participó con nadadoras de categoría infantil en la modalidad de figuras. Entre los resultados individuales destacaron las medallas de plata en las clasificaciones correspondientes a los años de nacimiento 2014 y 2013. Además, en la clasificación general de figuras, nuestras nadadoras consiguieron una medalla de plata y una de bronce.
Por su parte, las nadadoras de categoría junior participaron en las modalidades de equipo, dúo y solo, cosechando también excelentes resultados. El equipo logró una magnífica medalla de bronce, uno de los dúos consiguió también el bronce y, en la modalidad de solo, conseguimos una fantástica medalla de oro.
Una jornada llena de ilusión y buenos resultados que refleja el trabajo, la constancia y la dedicación de nuestras nadadoras y del equipo técnico.
¡Enhorabuena a todas las deportistas y entrenadoras por el gran trabajo realizado! ¡A seguir creciendo y disfrutando de la sincro!
¡Aupa Sinkro Urbarri!

Síguenos en redes
o encuéntranos en: